Serpico
Serpico 1973ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren polizia filma bat da. Peter Maas idazlearen Serpico biografia liburuan oinarritua dago, bertan New York hiriko Frank Serpico poliziaren bizitza kontatzen delarik, liburua nahiz filmak polizia honen bizitzaren 12 urte erakuste dituzte, hain zuzen ere, 1960-1972 arteko ibilbidea. Al Pacino, John Randolph, Jack Kehoe, Biff McGuire, Barbara Eda-Young, Cornelia Sharpe, Tony Roberts eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuFrank Serpico (Al Pacino) New York hiriko polizia da. Gizon zuzena da, beste polizakide ustel asko ez bezala ez dago kriminalen dirua onartzeko prest, arrazoi horrengatik polizikide bakar batek ere ez du berarekin lan egin nahi, beti arrisku etengabean baitago.
Serpicok polizian gauza asko aldatu nahi ditu. Buruzagi nagusienagana jo du, baina ez diote jaramonik egiten. Honela bada, egunen batean gauza aldatuko ote diren beste itxaropenik ez zaio geldituko. Azkenean, bere poliziakide ustelei aurre egin beharko dielarik, bere bizia arriskuan jarri eta kriminal eta poliziakide ustelen ezinikusia irabaziz.
Aktoreak
aldatu- Al Pacino: Frank Serpico
- John Randolph: Sidney Green
- Jack Kehoe: Tom Keough
- Biff McGuire: McClain inspetorea
- Barbara Eda-Young: Laurie
- Tony Roberts: Bob Blair
- Allan Rich: Tauber
- Norman Ornellas: Rubello
- Ed Grover: Lombardo
- Woodie King Jr.: Larry
- James Tolkan: Steiger tenientea
- M. ESra.t Walsh: Gallagher buruzagia
- John Medici: Pasquale Serpico
- Cornelia Sharpe: Leslie Lane
- F. Murray Abraham: Serpicoren lankidea (ez da kredituetan agertzen)
Kanpo estekak
aldatu- Serpico filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)