Edukira joan

Agra (India): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.4) (robota Ezabatua: nap:Agra
t r2.7.1) (robota Erantsia: af:Agra
26. lerroa: 26. lerroa:
[[Kategoria:Indiako hiriak]]
[[Kategoria:Indiako hiriak]]


[[af:Agra]]
[[ar:أكرة]]
[[ar:أكرة]]
[[az:Aqra]]
[[az:Aqra]]

22:35, 29 abuztua 2011ko berrikusketa

Itimad-Ud-Daulahren Mausoleoa Agran
Taj Mahala, Agran

Agra Indiako hiri bat da, Uttar Pradesh estatuan dagoena, Jamuna ibaiaren ertzean. Mogol Inperioaren hiriburua izan zen 1556 eta 1658 bitartean.

Hiria, Delhiko sultana zen Sikandar Lodik sortu zuen 1501 eta 1504 bitartean, bere hiriburu bihurtu zuena. Mogoldar lehen enperadorea izan zen Babur, hiri honetan babestu zen Ibrahim Lodiren aurka 1526an borrokatu ondoren. Akbarrek, inperioko hiriburu ofizial bihurtu zuen 1556an.

XVI. mendearen erdialdea eta XVII. mendearen erdialde artean, Akbar, Jahangir eta Shah Jahanen erregealdietan, hiria, bere oparotasunezko punturik gorenera iritsi zen. Shah Jahanek Taj Mahala eraikitzea agindu zuen 1631n. Beranduago, inperioaren hiriburua Delhi izatera pasako zen.

Mogoldar Inperioa erori ondoren, Jatak 1761ean, Gwaliorreko rajputak 1764an, Sindhiarrak 1784an eta britainiarrak 1803an, hiri honetan bizi izan ziren 1857ko Indiako Matxinadan, zenbait gudu odoltsu gertatu ziren Agrako gotorlekuan.

Gaur egun, hiriak, urtero, milioika bisitari jasotzen ditu Taj Mahal mausoleoa bisitatzeko. Zoritxarrez, Agrak, hiriaren ondarea arrisku bizian jartzen ari den kutsadura atmosferikoa jasaten du.

Toki interesgarriak

  • Taj Mahala. Munduko mausoleorik ospetsuenetako bat.
  • Gotorleku gorria. Akbarrek jauregi bezala eraikia eta bere semeak barruti militar bihurtu zuena
  • Itimad-Ud-Daulahren Mausoleoa, 1622 eta 1628 bitartean eraikia.
  • Chini Ka Rauzaren hilobia, Shah Jahanen lehen ministroa zena.
  • Ram Bagheko lorategiak, lehen mogoldar lorategiak.

Biztanleria

Orotara, hiriak, 1.430.055 biztanle ditu. Agra, Delhitik ia 200 kilometro hegoaldera dago. Lotura onak ditu hiriburuarekin, tren, hegazkin edo errepidez.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agra (India)