Edukira joan

Wi-Fi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: oc:Wi-Fi
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Wi-Fi
50. lerroa: 50. lerroa:
[[ar:واي فاي]]
[[ar:واي فاي]]
[[az:Wi-Fi]]
[[az:Wi-Fi]]
[[be:Wi-Fi]]
[[be-x-old:Wi-Fi]]
[[be-x-old:Wi-Fi]]
[[bg:Wi-Fi]]
[[bg:Wi-Fi]]

18:31, 21 martxoa 2012ko berrikusketa

Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi), Wi-Fi Alliance enpresa taldeak sortutako marka erregistratua da. Izen hori sortzearen helburu nagusia haririk gabeko sare lokaletarako produktuek IEEE 802.11 estandar multzoa ea betetzen duten ziurtatzea da. Beraz, Wi-Fi zigilua daramaten produktuek Wi-Fi Alliance-k ezarritako homologazio prozedura gainditu dute. Horregatik Wi-Fi eta 802.11 baliokideak bezala erabiltzen dira.

Wi-Fi izena Wireless-Fidelity-ren siglak direla zabaldu da, baina Wi-Fi Alliance-ko iturrien arabera [1], ez da zuzena.

Estandarrak definitzen dituenak OSI ereduan 2. mailan kokatzen dira Ethernet, Token Ring, ATM sare protokoloen parean.

Normalizazioa

IEEE 802.11 arauan oinarritutako Wi-Fi mota bi desberdin dezakegu: Interneten

  1. IEEE 802.11b eta IEEE 802.11g:
  • 2,4 Gigahertzeko maiztasuna du
  • Mundu mailan oso zabalduak
  • 11 Mb/s-ko eta 54 Mb/s-ko abiadurak har ditzakete, hurrenez hurren
  1. AEB eta Japonian ere, IEEE 802.11a estandarra erabiltzen da, WIFI 5 bezala ezagutzen dena. 5 Gigahertzetan lan egiten du eta maiztasun kanal garbi samarra du. Aldiz, Europar Batasunean 802.11a ez dago onartua 5 Gigahertzeko kanalean aritzeko eta Europako erakundeak HIPERLAN Europako estandarra erabiltzea pentsatzen ari dira.

Segurtasuna

Segurtasuna WiFi-ren arazorik larrienetakoa da. Segurtasunik gabeko Wi-Fi sareak nonahi daude, honela babestu gabeko informazioa duten sare irekiak bilakatu dira.

Wi-Fi sareko segurtasuna bermatzeko ekintzak:

  • WEP edo WPA segurtasun protokoloak ezarri. Hauek kautotasunaz, osotasunaz eta konfidentzialtasunaz arduratzen dira. WEP protokoloa erraz samar gainditzen zen eta WPA eta WPA2 asmatu zuten. Haririk gabeko gailuek, sare-txartelek, badaramatzate protokolo hauek.
  • IPSEC IP menpeko komunikazio batean IP tunelak eratzeko protokoloa.

Wi-Fi sareetako segurtasun protokolorik onena (2006) WAP2 da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak