Edukira joan

Mangaka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: simple:Mangaka
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: hu:Mangaka
36. lerroa: 36. lerroa:
[[fr:Mangaka]]
[[fr:Mangaka]]
[[gl:Mangaka]]
[[gl:Mangaka]]
[[hu:Mangaka]]
[[id:Mangaka]]
[[id:Mangaka]]
[[is:Mangaka]]
[[is:Mangaka]]

16:16, 13 otsaila 2013ko berrikusketa

Mangaka (漫画家) istoriotxoen marrazkilaria izendatzeko japonierazko hitza da. Japoniatik kanpo eta bereziki Mendebaldean, hitza istoriotxo japoniarren edo mangaren egileei deitzeko erabiltzen da. Autore hauek gehienetan japoniarrak izan ohi dira, baina ez beti.

Normalean, mangakaren lanak azken lana sortzearen gehiengoa hartzen du, bai traman eta bai istoriotxoaren marrazkian. Hala ere, ez da harritzekoa izaten mangakaren batek idazle batek emandako istorioaren marrazkiak egitea; ezta marrazkien xehetasunetan kanpoko laguntza jasotzea ere. Kasuren batean, zenbait mangakak taldean egiten dute lan produktu bakarra sortzeko (Clamp artistak, esate baterako), baina hau ez da hain ohikoa.

Hitzaren esanahia

"Mangaka" hitza bi zatirekin osatzen da: manga eta ka.

"Manga"k artistak erabiltzen duen medioa adierazten du: komiki japoniarra edo, Japonian, "komikia" orokorrean.

Japonierazko -ka (家) atzizkiak "-en sortzailea" esan nahi du eta noolabaiteko maisutasun zentzua hartzen du. Adibidez, termino hau ez litzateke erabiliko istorio bat idatzi ondoren, manga egiteko marrazkilariari ematen dionarentzat. Istoriotxo idazleentzako termino japoniarra gensaku-sha da.

Laguntzaileak

Mangaka askok izaten dituzte beren lanean laguntzen dieten laguntzaileak. Laguntzaileen eginbeharrak askotarikoak izan daitezke. Mangaka batzuek oinarrizko zirriborroak besterik ez dituzte egiten, eta laguntzaile ugari izaten dituzte xehetasun guztiak ondo egiteko. Beste batzuk, berriz, gauza konkretuetarako bakarrik erabiltzen dute besteen laguntza (Go Nagaik, adibidez, behin laguntzaile bat hartu zuen helikopteroak eta bestelako ibilgailu militarrak marrazteko soilik). Paisaiak, koloreztatzea edo pertsonaien diseinua ere uzten dira batzuetan laguntzaileen esku.

Beste mangaka batzuek ez dute inongo laguntzailerik eta nahiago izaten dute dena beraiek egitea. Hori baino ohikoagoa da laguntzaileek hondoko marrazkiak egitea dituzte mangan, eta mangakak pertsonaia nagusiak marraztu eta tindatzea. Askotan marrazkiekin laguntzeko hartzen badituzte ere, laguntzaileek ia inoiz ez diote laguntzen mangakari istorioa edo argumentuarekin, ideia orokorren bat emateaz haratago.

Gaur mangaka ezagunak diren gehienak laguntzaile moduan hasi ziren marrazten, baina laguntzaile asko daude osperik gabe ere oso gustura daudenak eta beren ibilbide osoa laguntzaile izanez igarotzen dutenak.

Ikus, gainera