Edukira joan

Herrialde Baltikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zainzuri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:01, 28 urtarrila 2010
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Herrialde baltikoak
Fitxategi:Baltic states.png
Estonia, Letonia eta Lituaniaren mapa

Herrialde baltikoak (estonieraz: Balti riigid, letonieraz: Baltijas valstis, lituanieraz: Baltijos valstybės, errusieraz: Прибалтика (Pribaltika) edo Estatu baltikoak, Ipar-Europan kokatua dauden hiru herrialde dira: Estonia, Letonia eta Lituania. Europar Batasuneko kide dira 2004tik. Mende askotan zehar indar arrotzen menpe egon dira Herrialde baltikoak, alabaina, Lehen Mundu Gerraren ostean, estatu independente bilakatu ziren. 1918. urtearen ostean Finlandia Herrialde baltiko gisa zegoen kontsideratua, beste hiruren antzeko egoera zuelako. Dena dela, Eskandinaviarekin lotzen da egun.

Hizkuntzari eta kulturari erreparatuta, letoniarrak eta lituaniarrek sustrai berdintsuak dituzte, hizkuntza Indo-Europarren familiatik baitatoz. Estoniarren hizkuntzak, aldiz, erlazio gehiago ditu finlandierarekin, eta hizkuntza ez-indoeuroparren multzoan dago sailkatuta, finlandiera eta hungarierarekin batera.

“Errepublika baltikoak” adierak, esanahi historikoak ditu, Sobietar Batasunaren garaian horrela izendatzen zirelako hiru errepublikak. Egun ere, errepublika dira baina independenteak. 1991. urtean lortu zuten Sobietar Batasunagandiko independentzia. Tropa errusiarrek Herrialde baltikoetatik egin zuten alde 1994an.

Estonia, Letonia eta Lituania Europar Batasuneko eta NATOko kide dira 2004tik. Hiru herrialdeek demokrazia liberala darabilte eta beraien ekonomiak bilakaera azkarra izan du 2000ko hamarkadan. Halere, kolpe ekonomiko handia jasan dute 2008. urte inguruko finantza krisian.