Brasildar poni
Brasildar ponia Brasilgo bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Brasildar poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Brasil |
Zaldi arraza modernoa da, haurren zaldiketarako sortua hainbat poni arraza nahastuz. Bere jatorrian eskoziar poniak daude, Highland poniak, desagertutako Galloway ponien ondorengoak eta Fallabelak. Bereziki Paraguaytik eta Uruguaytik ekarritako abereak erabili zituzten arraza berria sortzeko[1].