Edukira joan

Gizon trans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamiruaga (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:58, 26 otsaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Gizon trans bere burua gizontzat duen gizaki emea da. Gizon trans batzuk genero-disforia delako nahasmendua pairatzen dute, eta horri aurre egiteko zenbaitek gizontzeko trantsizio-prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonak ordezteko terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Gizon trans terminoak gizon transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, gizon transexual guztiak transgeneroak dira, baina gizon transgenero guztiak ez dira transexualak.

Gizon trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola heterosexuala, homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]