Edukira joan

Arthur B. McDonald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur B. McDonald

(2015)
Bizitza
JaiotzaSydney (Eskozia Berria)1943ko abuztuaren 29a (81 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaKingston
Hezkuntza
HeziketaSydney Academy (en) Itzuli
Dalhousie University (en) Itzuli
Kaliforniako Teknologia Institutua
(1965 - 1969)
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Tesi zuzendariaWilliam Fowler
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Fowler
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Queen's unibertsitatea
Chalk River Laboratories (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
IMDB: nm7818056 Edit the value on Wikidata

Arthur Bruce McDonald (Sydney, Eskozia Berria, 1943ko abuztuaren 29a) kanadar astrofisikaria da. 2015eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Takaaki Kajitarekin batera neutrinoen inguruan eginiko ikerketengatik.

Dalhousie Unibertsitatea Nova Scotian eta California Institute of Technologyn ikasi zuen. 1969tik 1982ra Ottawako Chalk River laborategi nuklearretan lan egin zuen. 1982tik 1989ra fisikako irakasle izan zen Princetongo Unibertsitatean eta 1989tik 2013ra Queen's Universityn.

Sudburyko Neutrino Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen. Bertan, eguzkitik datozen neutrinoen oszilazioak ikusi ahal izan zituzten eta neutrinoek masa dutela frogatu. Aurkikuntza honengatik Nobel Saria irabazi zuen Kajita japoniarrarekin batera.