Edukira joan

Julian Ospitalegilea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau gurasoak hil zituen santu mitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Julian (argipena)».
Julian Ospitalegilea

Bizitza
JaiotzaLe Mans, VII. mendea
HeriotzaI. milurtekoa ( urte)
Jarduerak
Santutegia
Otsailaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

San Julian Ospitalegilea edo Julian Txiroa kristautasuneko santu mitikoa da, Erdi Aroan eta Pizkundean Europa mendebaldean gurtza hedatua izan zuena. Bere identitate eta historia zenbait herri-elezaharren fusioaren ondorioa dela uste da. Bidaiarien patroitzat jo izan da Julian, Rafael goiangeruarekin eta San Kristobalekin batera.

11. eta 17. mendeen artean izan zen bere gurtza ezaguna kristautasunean, eta bere istorioa nagusiki Jacopo de Varazzeren 13. mendeko Legenda aurea hagiografia multzoan kontatu bezala kontatu izan zen.

Da Varazzeren arabera, Frantzian jaio omen zen Julian, eta jaiotzearekin sorgin batzuek profezia gaiztoa jaurti zioten haurrari, nagusitan bere gurasoak hilko zituela. Julianek 10 urte zituela, profeziaren berri jakinik, etxetik alde egitea erabaki zuen, eta oinez ospa egin zuen, 50 egunen buruan Santiago de Compostelara iritsiz. Han bizitza berrekin, eta emakume alargun aberats batekin ezkondu omen zen[1]. Bertsio batzuetan Basilisa izena du emazteak, Julian eta Basilisa santuen istorioarekin nahastuz beste hau[2].

20 urteren buruan, gurasoek jakin zuten semea Galizian bizi zela, eta hura bisitatzeko Donejakueren bidea eginez, Santiagora joan ziren. Apostoluaren hilobia bisitatu ondoren, topo egin zuten Julianen emaztearekin, eta honek esan zien Julian kanpoan zela ehiza txango batean, baina arren etortzeko etxera, eta bere ohe propioa eskaini zien amaginarreba eta aitaginarrebari. Gau horretan, ordea, Julian itzuli zen txangotik ustekabean, eta etxean bere ohean bikote bat ikusirik, pentsatu zuen emaztea zela beste norbaitekin, eta ezpatarekin han hil zituen bere gurasoak. Orduan azaldu zen emaztea eszenara, eta Julianek bere errua ulertu zuen[1].

Harrezkero, damuaren ondorioz, erredentzio bila Erromara joan zen eta karitatezko bizitza bati ekin zion Julianek: bidairientzako ospitaleak eta ostatuak egiten erabili zuen bere fortuna. Hortik datorkio bidaiarien patroietako bat izatearen ospea, eta bere goitizena, Ospitalegilea.

Kultura eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aro eta Pizkundeko artean ugariak dira elezaharraren eta Julianen errepresentazioak, ohikoan desafio egiten duen gizon gazte baten itxuran, ezpatarekin. Piero de la Francesca edo Ghirlandaioren freskoetan ageri da, adibidez[3][4].

Euskal Herrian, Teodosio Goñikoaren istorioan dago parekidetasun berdina, bere gurasoak hil baitzituen. Francisco Tomas Burgiren 1774ko kronikan ageri da hilketaren deskribapena eta baita grabaturen bat ere.[5]

Emazteak bere krimenaren izaera adierazten Juliani, honek gurasoak hil ondoren, Sant'Andrea elizako freskoa, Orvieto, Italia. Eskuinean, Burgiren liburuko Teodosio, gurasoak hlltzen. Emazteak bere krimenaren izaera adierazten Juliani, honek gurasoak hil ondoren, Sant'Andrea elizako freskoa, Orvieto, Italia. Eskuinean, Burgiren liburuko Teodosio, gurasoak hlltzen.
Emazteak bere krimenaren izaera adierazten Juliani, honek gurasoak hil ondoren, Sant'Andrea elizako freskoa, Orvieto, Italia. Eskuinean, Burgiren liburuko Teodosio, gurasoak hlltzen.


1877an Gustave Flaubertek idatzitako Trois Contes liburuan, ipuinetako bat Julian Ospitalegileari buruzkoa da: Légende de Saint Julien l'Hospitalier[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Julian The Hospitaller | DAILY PRAYERS» www.daily-prayers.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Julián, la historia del santo que mató a sus padres por una terrible confusión» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  3. (Gaztelaniaz) Archivo:Piero della francesca, san giuliano.jpg. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  4. Ghirlandaio, Domenico. (1473). Saint Jean l'Hospitalier. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  5. (Gaztelaniaz) Azcona, Tarsicio. (2008). «El P. Tomás de Burgui y su libro sobre San Miguel de Excelsis» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 64 (2) ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]