Edukira joan

Peruko gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrain zebitxea.
Arroz zambito, gainean koko birrindua duela.

Peruko gastronomia oso dibertsoa da. Antzinako Peruko sukaldaritza tradizioari geroago iritsi diren beste tradizio batzuk gainjarri zaizkio. Hasteko, Espainiako gastronomia erantsi zitzaion, betiere Al-Andaluseko gastronomiaren 700 urteko eraginagatik markatua. Aldi berean, Afrikako gastronomiaren eragina jasan zuen, esklabuen ekarreraren ondorioz.

Ondoren, Frantziako Iraultzatik ihesi ailegatu ziren sukaldari frantsesen sukaldaritza erabilera eta ohiturak integratu ziren. Gehienak Lima hiriburuan finkatu ziren. XIX. mendean izandako migrazioek ere beren puntua utzi zuten. Batez ere txinatarrak, japoniarrak eta italiarrak izan ziren sasoi hartan iritsi zirenak.

Peruko sukaldaritzak eboluzio konstantean jarraitzen du. Nabarmentzekoa da, adibidez, Peruko kostaldean bi mila eta bostehun zopa mota desberdin erregistratu direla, eta 250 azkenburuko tradizional baino gehiago.[1] Peruko gastronomiaren dibertsitate handiaren jatorria hiru iturri dira: Peruko geografiaren berezitasunak, kulturen nahastea eta antzinako kulturak sukaldaritza modernora moldatzeko lana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Berkoff, Nancy. The Vegetarian Resource Group ed. Cocina Vegana Peruana. (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.