Aitziber Makatzaga
Aitziber Makatzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zerain, 1976ko irailaren 25a (47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria |
Aitziber Makatzaga Alustiza (Zerain, Gipuzkoa, 1976ko irailaren 25a) Euskal bolaria da. Gipuzkoako bolari onena, 2016, 2017 eta 2018an. Gabirian urteko jardunaldian ere, bolari onena izan zen, Jokin Izagirrerekin batera.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo Txindoki Alkartasuna institutuan egin zituen ikasketak. Ogibidez Zeraingo turismo bulegoko teknikaria izan da zenbait urtez, Beasaingo Igartzako monumentu muntzoan jardun du eta Gipuzkoako Foru Aldundian ari da, egun.
3 alabaren ama ere bada. Bola jokoa txikitatik ikusi zuen, etxe ondoan baitzuen bolatokia, baina emakume erreferenterik ez zuen, beti gizonak ikusi zituen kirol horretan; osaba, ...halere, praktikatzen hasi zen eta gustua hartu zion [1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitziber Makazagak 2003an lortu zuen lehen txapela Gipuzkoako Bolo Joko txapelketan. Ordutik, txapelketa ugari irabazi ditu, bakarka, bikoteka eta taldeka. Aitziberren esanetan:
Bola botatzeko, indarraz gain, teknika funtsezkoa da. Gurpilka joan behar du bolak bolatokiko oholtza gainean.[2]
- Gipuzkoako emakumezkoetan txapeldun izan da 2003, 2005, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2015 eta 2018an.
- Bikoteka txapeldun 2016 eta 2017an
- Gipuzkoako kopa 2016 eta 2017an
- 2016an Lehendakari Txapelketarako 4. tiraldia jokatu zuten Legazpin, eta antolazaileen hitzetan, “sekula gertatu ez dena” tokatu zen: emakumezko batek irabazi zuen. Parte hartzaile gehienak gizonezkoak izan arren, Aitziber Makazaga zeraindarra izan zen garaile, 8 tiralditan 47 birla botata.[3] 2017an ere txapeldun izan zen.
- Erregularitate saria 2016 eta 2017an
- 2018an Belauntzan jokatu zen bola txapelketan, emakumeetan, Zerainera joan zen lehen saria, Aitziber Makazagarentzat, 23 birla botata; bigarren saria Garbiñe Alustizarentzat, 21 birlarekin; hirugarren postuan bukatu zuen lehen belauntzarrak, Maider Lazkanok, 13 birla eraitsita.[4]
- 2018ko otsailean Añorgan jokatu zen Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketan Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makatzaga zeraindarrak bigarren gelditu ziren.[5]
- 2022ko martxoan Legazpiko bolatokian jokatu zen Gipuzkoako bola Koparen lehen jardunaldian Emakumezkoen sailkapenean Aitziber Makazaga geratu zen lehen postuan, 43 birlekin.[6]
- 2022 maiatzean Goierriko Bolo txapelketan emakumezkoen kategorian Garbiñe Alustiza, Aitziber Makazaga eta Maider Lazkano bigarren sailkatu ziren.[7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an, 2017an 2018ko abenduan Gabirian urteko jardunaldian bolan nahiz tokan puntu gehien lortutako gizon emakumeei sariak eman zizkieten, urteko bolari onenak Jokin Izagirre eta Aitziber Makazaga izan ziren.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Musealiak3: Entrevista a Aitziber Makazaga. (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Bola jokoan ere lekua egiten» Goierriko Hitza 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Aitziber Makazaga, Legazpiko bola tiraldian irabazi duen lehen emakumezkoa» Goierriko Hitza 2016-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Aitziber Makazaga eta Iñaki Maiz txapeldun, bola txapelketan - Belauntza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Goierritarrak nagusi Gipuzkoako binakako bola txapelketan» Goierriko Hitza 2018-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Segurako Jokin Izagirre eta Zeraingo Aitziber Makazaga, irabazle Gipuzkoako bola Koparen lehen jardunaldian» Goierriko Hitza 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Goierriko Bolo Txapelketak baditu irabazleak» El Diario Vasco 2022-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Bola eta Toka jokalarien festa handia larunbatean» El Diario Vasco 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitziber Makazaga bola nola jaurti azaltzen EITB bideoa.
- Bola jokoaren tradizioa EITB bideoa