Bustitzako zutarria
Appearance
Bustitzako zutarria | |
---|---|
Bustitzako zutarriaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Ituren |
Koordenatuak | 43°09′29″N 1°43′25″W / 43.158142°N 1.723478°W |
Bustitzako zutarria Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen zutarria da. Bustitzako lepoan dago, Mendaur eta Mendieder mendien artean, eta Mendaurreko urtegitik hurbil. Bertatik Malerreka eta Bortziriak eskualdeen ikuspegi bikainak daude.
Kokaleku honetara Iturengo Aurtitz auzotik nahiz Zubieta, Arantza eta Sunbilla udalerrietatik iritsi liteke.