Edukira joan

Fukushima (prefektura)

Koordenatuak: 37°45′01″N 140°28′04″E / 37.75028°N 140.46775°E / 37.75028; 140.46775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fukushima prefektura
福島県
 Japonia
Ereserkia
Fukushima-ken Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-07
HiriburuaFukushima
governor of Fukushima Prefecture (en) ItzuliMasao Uchibori (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°45′01″N 140°28′04″E / 37.75028°N 140.46775°E / 37.75028; 140.46775
Azalera13,782,75 km²
MugakideakNiigata, Yamagata, Miyagi prefektura, Gunma, Tochigi eta Ibaraki
Punturik altuenaMount Hiuchigatake (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.825.325 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea154 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaTohoku
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.fukushima.lg.jp eta pref.fukushima.lg.jp…
Fukushima prefekturako mapa.

Fukushima prefektura (japonieraz: 福島県 Fukushima-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Tohoku eskualdearen hegoaldean dagoena. Hiriburua Fukushima hiria da baina hiri handiagoak dira Iwaki eta Kōriyama.

Meiji berrezarkuntza arte, Fukushima prefekturaren eremua Mutsu probintzia izan zen.

V. mendean kontrol-postuak ezarri ziren Shirawakan eta Nakoson "Japonia zibilizatua" hegoaldeko "barbaroen" erasoetatik babestearren.

2011ko lurrikara, tsunamia eta istripu nuklearra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko martxoaren 11n 9,0 magnitudeko lurrikara bat gertatu zen Miyagi prefekturako kostatik gertu. Lurrikararen ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen: prefekturako ekialdeko kosta jo zuen, eta 1.929 pertsona hil zituen prefekturan, ondasun asko erabat suntsitzeaz gainera.

Lurrikararen eta tsunamiaren ondoren, Fukushima I zentral nuklearraren sei erreaktoreetako biren kanpo-ontziak lehertu egin ziren nukleoaren fusioa gertatzearen ondorioz, eta sute larriak gertatu ziren beste hiru erreaktoretan. Ondorioz, erradiazio-maila zentralean eta inguruetan oso altua izan zen, eta biztanle asko ebakuatu behar izan zituzten. 7 mailako istriputzat jo zuten teknikariek, hau da, Txernobylgo istripuaren maila berekotzat.

Fukushima Tōhoku eskualdeko prefekturarik hegoaldekoena da, etaTokiotik gertuen dagoena. Mendikateek bereizitako hiru eskualdetan banatuta dago lurraldea: Aizu, Nakadōri eta Hamadōri (mendebaldetik ekialdera).

Hamadōri eskualdea Ozeano Bareko kostaldean dago, eta aski laua eta epela da. Nakadōri eskualdea nekazaritza-ingurua da. Aizu eskualdea menditsua da; aintzirak eta basoak ditu, eta neguan elurra egiten du. Hiru parke nazional daude bere lurretan: Bandai-Asahi, Nikkō eta Oze.

Kostaldeko jarduera tradizionalak arrantza eta itsaski-haztegiak dira.

2011ko istripua gertatu zen arte, jatorri nuklearreko energia elektriko asko ekoizten zen prefekturan, 10 erreaktore nuklear lanean ari baitziren (Fukushima I eta Fukushima II zentral nuklearrak).

Hiriburua eta inguruak software eta elektronika arloetako industriagune garrantzitsua dira.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Iwaki (349.947 biztanle)
  2. Kōriyama (339.395 bizt.)
  3. Fukushima (hiriburua, 289.355 bizt.)
  4. Aizuwakamatsu (129.388 bizt.)
  5. Sukagawa (80.336 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ōtama
Kawamata
Kōri
Kunimi
Futaba
Hirono
Katsurao
Kawauchi
Namie
Naraha
Ōkuma
Tomioka
Hanawa
Samegawa
Tanagura
Yamatsuri

Asakawa
Furudono
Hirata
Ishikawa
Tamakawa
Kagamiishi
Tenei
Aizubange
Yanaizu
Yugawa
Hinoemata
Minamiaizu
Shimogō
Tadami
Izumizaki
Nakajima
Nishigō
Yabuki

Aizumisato
Kaneyama
Mishima
Shōwa
Iitate
Shinchi
Miharu
Ono
Bandai
Inawashiro
Kitashiobara
Nishiaizu

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]