Loral O'Hara
Loral O'Hara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Houston, 1983ko maiatzaren 3a (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Kansas (en) Purdue Unibertsitatea Clements High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta eta ingeniaria |
Astronauta | |
Misioak | Soyuz MS-24 (en) |
Denbora espazioan | 293.252 minutu |
Loral Ashley O'Hara (Houston, Texas, 1983ko maiatzaren 3a) ingeniari estatubatuarra eta NASAren astronauta da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cindy eta Steve O'Hararen alaba Sugar Land-en (Texas) hazi zen, eta Clements High Schoolera joan zen. 2005ean Kansasko Unibertsitateko ingeniaritza aeroespazialeko lizentziatura lortu zuen eta Purdueko Unibertsitateko aeronautikako eta astronautikako maisutza. Ikaslea zen bitartean, O'Harak KC-135 Grabitate Murritzeko Ikasleentzako Hegaldi Aukeren Programan parte hartu zuen.[1][2]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzietako maisutza osatu baino lehen, Oklahoma Cityko (Oklahoma) Rocketplane Limited-en lan egin zuen O'Harak. 2009an, O'Hara Woods Hole erakunde ozeanografikoan hasi zen lanean. DSV Alvin urperagarriaren eguneratzeetan parte hartu zuen, eta urrunetik operatutako Jason ibilgailurako datu-prozesatzaile eta ingeniari gisa lan egin zuen.[1]
NASAko astronauta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]O'Harak aldez aurretik parte hartu zuen NASAren Akademian Goddard Hegaldi Espazialeko Zentroan, eta pasantia bat osatu zuen Erreakziorako Propultsioaren Laborategian. Astronautarako hautagai izendatu zuten, eta abuztuan hasi zen entrenatzen.[1][3] 2020ko urtarrilaren 10ean, O'Hara graduatu egin zen NASAko astronautak beren astronauta-taldean sartzeko hautagai-programatik, eta, espazioko hegaldietarako hautagai da.[4]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]O'Hara pilotu pribatua da eta larrialdietako tekniko mediku ziurtatua. Bidaiatzea, rafting-a, surfa, urpekaritza, hegaldia, bela, eskia, mendi-ibiliak, espeleologia, irakurketa eta pintura atsegin ditu.[1]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008an, O'Harak Zientzien Fundazio Nazionalaren ikerketa-beka jaso zuen.[5]
- 2015ean, TEDx New Bedford-eko (Massachussets) txostengileetako bat izan zen.[6]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Loral o´Hara ofiziala, 2017
-
2017ko astronauten klasea, 2020
-
Loral O´Hara (eskuinetik 2.a)
-
Astronauten selfie, 2019
-
Hautagaiak, 2017
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Garcia, Mark. (7 de febrero de 2018). Astronaut Candidate Loral O'Hara. .
- ↑ «Loral Ashley O'Hara» Biographies of U.S. Astronauts (Spacefacts) 18 de abril de 2018.
- ↑ Harwood, William. (7 de junio de 2017). NASA introduces 12 new astronauts. CBS Broadcasting.
- ↑ «La generación de astronautas que viajarán a la Luna y Marte se gradua» www.efe.com.
- ↑ National Science Foundation Fellowship Program. National Science Foundation 6 de septiembre de 2018.
- ↑ TEDx Talks. (2 de diciembre de 2015). From Space to Seafloor: The Joy is in the Journey - Loral O'Hara - TEDxNewBedford. .