Edukira joan

Merkatu-ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Merkatu-ekonomia ekonomia-sistema mota bat da, non merkatuko eragileak (enpresa pribatuak eta kontsumitzaileak) diren euren erabakien bitartez prozesu ekonomikoaren bilakaera gidatzen dutenak, estatuaren parte-hartze nabarmenik gabe. Merkatu-ekonomia batean, prezioak, ekoizpena eta bere banaketa merkatuak berak ezartzen ditu, eskaeraren eta eskaintzaren bitartez, ekonomia eragileen helburua mozkina maximotzea izanik. Eragile banako hauen erabakiei esker, ikusezinezko esku batek gidaturik, ekonomiak pertsonen beharrak asetuko dituela baieztatzen dute ekonomia honetako defendatzaileek, estatuaren parte-hartzea ukatuz eta eragile ekonomikoen askatasuna aldarrikatuz (laissez faire leloari jarraituz).

Merkatu-ekonomia kapitalismoa garatzen den marko ekonomikoa da. Historian zehar izan dira, ordea, kapitalistak ez diren ekonomiak merkatu-ekonomietan oinarritu direnak. Bestalde, ez dago munduan, herrialde mailan, merkatu-ekonomia garbirik: estatua herrialde guztietan aritzen da merkatuak huts egiten duen arloak antolatuz (hezkuntza, osasuna, ...) eta ekonomia arautuz. Horrela, ekonomia batean estatua eragile garrantzitsua denean, merkatua izanik betiere eragile nagusia, ekonomia mistoa edo merkatu-ekonomia soziala dela esaten da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]