Edukira joan

Uraldar hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uraldar hizkuntzak
, , , , , eta
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Hizkuntza kodeak
Glottologural1272
Linguist Listurlc
IETFurj

Uraldar hizkuntzak hiru bat dozena hizkuntza barne hartzen dituen hizkuntza familia bat da, gutxi gorabehera 25 milioi hiztun dituena. Estonia, Finlandia, Hungaria, Norvegia, Errumania, Errusia, Vojvodinako probintzia (Serbia) eta Suedia dira uraldar hizkuntzak gehien hitz egiten diren tokiak. Uraldar hizkuntza gehienak galdu egin dira edo oso hiztun gutxikoak dira.

Hizkuntza familia horren izenak, jatorriz, Ural mendiak ditu aipagai, mendilerro horretako bi aldeetan hitz egiten baitira gaur egun. Fino-ugriar hizkuntzak izena ere erabili izan da familia horretarako, nahiz eta izen horrek samoiedo hizkuntzak kanpoan uzten dituela jo ohi den. Gainera, fino-ugriar hizkuntzen adar bat ere egin izan da, uraldar hizkuntzen barruan, baina egun ez da halako sailkapenik egiten, halako adarrik egiteko arrazoirik ez dagoela ikusi baita, hizkuntza horiek beren artean oso aldenduta baitaude.

Morfologiari dagokionez, guztiak hizkuntza eranskariak dira.

Uraldar hizkuntzak honela sailkatzen dira (letra etzanez, hizkuntza hilak; parentesi artean, hizkuntzaren dialektoak):

Uraldar hizkuntza mintzatuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]