Edukira joan

Xabier kalea (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Iruñeko Alde Zaharreko kaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».

Xabier kalea
Kokapena
AuzoaAlde Zaharra
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Xabier kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.

Izena Xabier udalerria eta San Frantzisko Xabierkoa nafar santuaren omenez darama.

Gazteluko plazan hasi eta Dormitaleria kalean amaitzen da, tartean Estafeta kalea, Caldereria kalea, San Agustin kalea, Compañia kalea eta Merced kalea elkartzut zeharkatzen ditu.

Gutxi gorabehera Kuria kalea eta Telleria kalearekiko paraleloki doa.

Goienetxe jauregia eta Xabier kalearen hasiera Gazteluko plazatik ikusita.

Kale hau Gazteluko plazaren ekialdeko irtenbidea da, bertan Goienetxe jauregia dago. Xabier kalea, Compañia kalea eta Merced kalearen arteko gurutzaduran Compañia plaza dago.

Bestalde, kale gau, Caldereria kalea eta San Agustin kaleak elkarlotzen dituen kalegurutzean San Agustin eliza dago.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea